aiaraldea.eus

Herritar bat ospitalera eramango dute Kexaan egondako trafiko istripu baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara  Aiara: Kexaa

8:50ak aldera gertatu da ezbeharra, Kexaara sartzeko gurutzean, A-624 errepidean. Bi autok talka egin dute eta lagun bat zauritu da kolpearen ondorioz.

Herritar bat ospitalera eramango dute Kexaan egondako trafiko istripu baten ondorioz
A-624an jazo da ezbeharra. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ertzaintza, Aiarako Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira tokira eta zauritua ospitalera eramango dute larrialdi zerbitzuek. Albistea argitaratu den unean polizia eta foru suhiltzaileak lanean ari ziren trafikoa bideratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa