Euskara hobetzeko ikastaro ludikoa eskainiko dute Aiaran martxoaren 12tik ekainaren 16ra. Hamazortzi urtetik gorakoentzat izango da, baina partaidek “euskara ikasten lehenengo urratsak” emanda izan beharko dituzte aldez aurretik.
Ikastaroa Arespalditzako ludotekan eskainiko da astearte eta ostegunetan, 18:30etatik 20:00etara.
Izen emateak Aiarako Udalean egin ahalko dira martxoaren 4tik eta 18ra bitartean, edo 945 399 013 telefono zenbakira deituta, dohainik.
Taldea osatzeko gutxienez zortzi pertsona egon beharko dira, hamabost kideko gehieneko kopuruarekin. Alde ludikoari dagokionez, jolasak, abestiak, eskulanak edota mahai-jokoak bezalako ariketak egingo direla zehaztu dute.