Duela ia bi aste zendu zen Bassirou Dione 24 urteko gazte senegaldarra Murgako Zorroza gestión de residuos enpresan, lan istripu baten ondorioz.
Hori dela eta, bere hiletaren eta aberriratzearen gastuak ordaintzeko diru bilketa abiatu du Baobat elkarteak.
Kontu korronte zenbakia ireki dute horretarako, Kutxanbanken: ES30 2095 0089 6091 1197 0033 (Bassirou DEP jarri beharko da kontzeptu gisa).
Halaber, elkarteak Mamarigako kulturgunean (Santurtzi) duen egoitzan ere egin ahalko dira dohaintzak.