Zorrozako lan heriotza

Lan heriotza estaltzen saiatzea eta hildako langilea lekuz aldatzea leporatu dio LABek Zorrozako zuzendariari

Aitor Aspuru Saez 2020ko mar. 10a, 23:53

Gaurko prentsaurrekoaren irudia. / Aiaraldea.eus

Sindikatuak salatu du langile bat, gutxienez, akusatu duela Ertzaintzak istripua estaltzeagatik, eta aldarrikatu du Zorroza gestión de residuos enpresako gerentearen ardura dela dena, berak agindu baitzuen Bassirou Dione mugitzea, zaurituta egon arren.

Prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean LAB sindikatuak bere Bilboko egoitzan, Zorroza gestión de residuos enpresari buruz aritzeko.

Erakundeak azaldu duenez, otsailaren 24an istripua gertatu zenean, B. D. hildako langilea, beste bi lankide eta enpresako arduraduna 9 metroko altuerako teilatuan zeuden igota, inolako segurtasun neurririk gabe, Zorrozako kudeatzailearen aginduz.

17:00ak igarota "B. D. enpresaren barrukaldera erori zen teilatuaren zati bat erori ondoren. Han zeuden langileek B. D.rengana jo zuten eta larri zegoen arren, oraindik bizirik zegoela ikusi zuten".

Sindikatuaren arabera, Zorroza gestión de residuos-eko kudeatzaileak behartu zituen langileak B. D. mugitzera, bere lanpostutik gertu egon zedin. Horrez gain, agindu zien esateko ez zela teilatutik erori, "zintatik baizik".

Horren guztiaren larritasuna ez ezik, LABek salatu du Ertzaintzak, gutxienez, behargin bat akusatu duela "ustezko estalketa delitugatik". Erakundeak oso arriskutsutzat jo du prebentzio faltaren biktimak heriotzaren erantzule bilakatu nahi izatea.

Aiaraldea hedabideak erreportajea osatu du hainbat langile ohiren lekukotzak jasota. Zorrozako zuzendaritzak ez du oraindik adierazpenik egin,  Aiaraldea komunikabidea harremanetan jarri arren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide