Aiarako udal aurrekontuetan krisialdi ekonomikoari aurre egiteko dirua bideratzea eskatu du EH Bilduk

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 5a, 08:00
Udal aurrekontuetarako neurriak proposatu ditu EH Bilduk Aiaran. / Aiaraldea.eus

Koronabirusak sortutako gizarte ondorioak ahalik eta samurrenak izatea da oposizioko taldearen helburua, ohar batean adierazi dutenez.

Koronabirusaren osasun krisiari krisialdi ekonomikoak jarraituko diola aurreikusita, Aiarako EH Bilduk hainbat diru bideratzea proposatu du aurtengo aurrekontuetan, Murgako poligonoa birsortu eta nagusien mugikortasun programa sortzeko, besteak beste.

Era berean, “pertsonen egoera berriari erantzuteko tresna udal aurrekontua” izan behar dela ere azpimarratu dute oposizioko taldeko kideek.

Batetik, pandemiak gizartean sortutako ondorioei aurre egiteko diru partida proposatu dute. Bestetik, Murgako industrialdea birsortzeko ere dirua jartzea eskatu dute, “poligonoak dituen behar eta gabezien azterketa bat egin eta balizko konponbideak bilatzeko”. Dena den, gehitu dute proiektu hori “beste erakunde batzuekin batera” egin beharko dela.

“Aiarako adineko pertsonen errealitate soziala aztertzeko” dirua ere eskatu dute, haien arazo eta gabeziak argitzeko. Gainera, nagusien mugikortasunerako zerbitzua hobetzea “funtsezkoa” dela adierazi dute EH Bilduko kideek, haien “zerbitzu, aisi, lan edo prestakuntzarako sarbideak" hobetuko dituelakoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide