Atzo 08:00etan gutxi gorabehera Aiarako Suhiltzaileek Murga eta Amurrio artean dagoen bidegurutzean gazte bat atera zuten autotik. Gidariak ez zuen zauririk, baina ezin zen ibilgailutik irten.
Larrialdi zerbitzuko kideek azaldu dute gaztea nahastu zela une batez eta horren ondorioz errepidetik atera zela. Autoaren gurpilak gora begira geratu ziren, irudian ikus daitekeenez, baina, zorionez, gidaria onik zegoen.
112ko deia jaso eta gero, suhiltzaileak istripua jazo zen lekura bertaratu ziren eta osasun prebentziorako neurriak hartu eta gero -gidariaren lepoa babestu-, autotik atera zuten.