Aiarako Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute gaur goizean bederatziak aldera Murgako industriagunean. Izan ere, auto batek eta furgoneta batek talka egin dute; batek kalteak izan ditu aurreko aldean, eta besteak askoz gutxiago alde batean.
Kolpearen ondorioz, ibilgailu bat errepidetik atera da, eta emakume bat ospitaleratu dute Galdakaon.