Astelehenean emititu zen Euskadiko "Herritmia" saioa, eskualdea ardatz. Alaia Martin Etxebeste bertsolariak gidatzen du programa, eta Euskal Herriko txoko jakinak aukeratu ditu bertako bizitza eta bitxikeriak bistaratzeko.
Urduña eta Aiara izango dira saioko herri gonbidatuetako bi. Urduñako saioan otxomaioak izan zituzten hizpide, besteak beste. Aiarakoan, berriz, Iratxe Parro, Felix Mugurutza eta Asier Rubio izan zituen bidelagun aurkezleak.
Emisio egun eta orduak
Urduñako atala astelehenean emititu zen 20:00etan. Alabaina, larunbatean 22:00etan izango da errepikapena. Aiarako atala, aldiz, uztailaren 27an eskainiko dute 20:00etan. Bigarren pasea, berriz, abuztuaren 1ean izango da, 22:00etan.