Lantenoko Jai Batzordeak sare sozialetan azaldu duenez, "bizitzako urterik arraroena" izan da, Santiago egunari dagokionez. COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, ez dituzte jaiak antolatu. Alabaina, hurrengo urterako itxaropentsu eta gogotsu agertu dira: "Aurreko urteetan bezala Lanteno eta denok ongi ikusteko irrikan gaude. Gora herri txikietako jaiak!".
Argazkiak: Lantenoko Jai Batzordea
Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya