Aiarako, Arraia-Maeztuko eta Bernedoko udalek diru-laguntza eskatu dute artilea eta abereek kontsumitzen duten belarra siloratzeko plastikoa berriro erabiltzeko edo balioa emateko.
Alde batetik, abereen bazkari dagokionez, material berriak baliatu nahi dituzte, berrerabili daitezkeenak edo biodegradarriak izango direnak.
Bestalde, Latxesnea, HAZI eta NEIKERen asmoa da ardi latxaren artilearen kudeaketari aurre egitea bi ikuspuntuetatik. Alde batetik, protokoloa zehaztu nahi dute; eta aholkularitza eskaini konpostatze prozesurako, norberak egin dezan. Bestetik, aldiz, analisia bideratu nahi dute jakiteko ziurtagiria lortzea posible den, gero ehuna ekoizteko ingurumen zigilua eskuratzeko.