Zuatzako motor gidariak txapelketaz txapelketa igaro du uztaila. Asteburuan izan du azkena, eta 15. postua lortu du Frantziako gazteen txapelketan. Bi lasterketetan 17. eta 13. sailkatu zen. Azkenean, 15. geratu da sailkapen orokorrean. Alabaina, espainiar gidarien modalitatean 10. izan da bere taldean.
Uztaileko bigarren asteburuan, berriz, Toledon (Espainia) izan zen, Espainiako txapelketan. Montearagoneko zirkuituan gauzatutako lanari esker Espainiako txapelketan 16. izan zen.