Bigarren postua lortu du Gabriel Ibañezek Zumaian

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abu. 24a, 09:39
Gabriel Ibañez podiumean, 2. postua ospatzen. / Aiarako T.E

Aiarako Txirrindulari Elkarteko kideak podiuma zapaldu zuen larunbatean. Guztira, 168 lasterkarik hartu zuten parte proban.

Aiarako Txirrindulari Elkarteko kideak emaitza onak lortzen ari dira udako probetan. Larunbatean Zumaian (Gipuzkoa) izan ziren, Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herriko beste zenbait txirrindularirekin batera antolatutako lehiaketan.

Aiarako Txirrindulari Elkarteak sare sozialetan nabarmendu duenez, oso ondo antolatutako norgehiagoka izan zen, Arritxu Iribar esatariaren gidaritzapean. Guztira, 168 txirrindulari lehiatu ziren, Euskal Herri osokoak. Horien artean gailendu zen Gabriel Ibañez, bigarren helmugaratu baitzen aiaraldearra. 

Uda biribila

Denboraldi biribila osatzen ari da Ibañez. Izan ere, aurreko astean hirugarren sailkatu zen Legariako txapelketan. "Los Arcoseko karreran zortzigarren geratu zen, esprintean azkarregi arrankatzeagatik", zehaztu du taldeak, "lezioa ikasi zuen, taldekako esprinta irabazi zuen Zumaian, nahiz eta Vlad Rares (Irungo DINUY taldekoa) ezin harrapatu". Ihesean zetorren Rares, baina segundo bakarreko tartea atera zion Aiarako kideari.

Bihar izango dute hurrengo norgehiagoka Aiarako txirrindulariek Lakuntzan (Nafarroa).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide