Aiaramendiko korrikalariak Zugastietako igoeraren puntan

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 8a, 08:57

Aiaramendiko lasterkariek irabazi zituzten emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak. / Aiaramendi

Julen Ozaetak eta Onditz Iturbek lehenbiziko postuak lortu zituzten, eta Eztizen Duque hirugarrena izan zen Trapagaran Zugastieta lasterketan. Bestalde, Tritoienan (Nafarroa) Leire Baraibarrek lortu zuen txapela.

Asteburu borobila izan dute Aiaramendiko korrikalariek. Bizkaiko Trapaga herrira hurbildu ziren taldekide batzuk, Zugastietara hain zuzen. Bertan jokatu zen Trapagaran Zugastieta igoera. Sare sozialetan azaldu dutenez, "asteburu bikaina" izan da taldearentzat. Izan ere, Julen Ozaeta izan zen gizonezkoen artean nagusi, 31 minutu eta 16 segunduko denbora markarekin. Emakumezkoen txapelketan podiumaren hiru postutik bi eskuratu zituen Aiaramendik: Onditz Iturbe helmugaratu zen lehena, eta Eztizen Duque hirugarrena. Iturbek 34 minutu eta 42 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko, eta Duquek 38 minutu eta 44 segundo. Horrenbestez, 6 podium aukeratik hiru eskuratu zituen talde aiararrak.

Tritoienan ere nagusi

Bestalde, asteburuan Tritoienako erronkan aritu ziren Aiaramendiko beste ordezkari batzuk. Nafarroako norgehiagokan Leire Baraibar lasterkaria gailendu zen emakumezkoen artean, 2 ordu eta 19 minutuko markarekin. Iñaki Isasi ere lehiatu zen, baina bederatzigarren postuarekin etxeratu zen arespalditzarra:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide