Gizarte Etxeko eskailerak margoztu dituzte, Luiaondon dagoen aniztasuna islatzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 24a, 06:00

Luiaondoko Administrazio Batzarrak egin du margolana. / Administrazio Batzarra

Otueta Gizarte Etxeko sarrera sexu aniztasunaren sinbolo bihurtu du Luiaondoko Administrazio Batzarrak.

Otueta gizarte etxeko eskailerak ortzadarraren koloreekin margotu ditu Luiaondoko Administrazio Batzarrak. Bi helburu bete nahi izan dituzte ekintza horrekin. Alde batetik, gaur egungo “errealitate grisa” koloreztatzea eta alaitzea eta, bestetik, herrian dagoen aniztasuna “mahai gainean” jartzea. 

“Luiaondo osatzen dugun pertsonak oso ezberdinak gara, mila kolorekoak, eta hori islatu nahi izan dugu hainbat pertsonek erabiltzen dugun espazio horretan”, azaldu dute administrazio batzarreko kideek. Gauzak hala, LGTBI kolektiboaren ikurrak baino kolore bat gehiago baliatu dute eskailerak margotzeko. Luiaondoar guztiak identifikatuta sentitzea nahi dute horrela, “inor kanpoan geratu gabe”. Horrez gain, "Ongi etorri" mezua idatziko dute laster eskaileraren bi alboetan, “inguruko hainbat hizkuntzatan”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide