Great Taste lehiaketan saritu dute Izoriako gazta

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ira. 27a, 09:00

Izoria gaztandegiko Leire Ibarrola, gazta egiten. / Raul Olaya

Munduko 12.777 produktu aurkeztu ziren guztira Erresuma Batuko norgehiagokara.

Saria jaso du Izoriako gaztandegiko “Baserrikoa” gaztak Great Taste lehiaketan. 106 herrialdetako 12.777 produktu aurkeztu ziren norgehiagokara. 144 epaile inguru aritu dira jakiak probatzen, eta 14 aste behar izan dituzte irabazleak hautatzeko.  

Erresuma Batuko  The Guild of Fine Food elkarteak antolatzen du txapelketa, eta prestigio handikoa da. 1994. urtean egin zen lehenbiziko aldiz, eta nazioarteko saririk garrantzitsuenetako bat kontsideratzen da. Aiaraldeko gaztandegia norgehiagoka horretara aurkeztu den lehen aldia izan da aurtengoa. 

Izoria gaztandegiko kideak pozik azaldu dira erdietsitako garaipenarekin. Asteburuan Gasteizko eta Laudioko tokiko produktuen azokan igaro dute, eta etxez etxeko banaketa egiteari ekin diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide