Gaur egin da Aiarako Mendi Duatloia, Euskal Herriko Zirkuituaren barruan. Pandemiaren eraginez, apiriletik urrira arte atzeratu da, baina sekulako arrakasta izan du. Euskal Herriko hainbat tokiko kirolariek eman dute izena eta proba egin baino astebete lehenago bete zen izen ematea.
Aldatu ez dena garailea izan da. Izan ere, aurten Iñaki Isasi Floresek lortu du berriro lehen postua gizonezkoen banakako proban. Hasieran ez da lehena kokatu, baina txirrindulara igo eta gero buruan jarri da. Ibilbide teknikoa baliatuta, arazo gabe eskuratu du garaipena, 1:32:43 marka eginda.
Bere atzetik sartu dira Alexander Ordeñana eta Javier Goitia. Emakumezkoen artean Mayi Mujika izan da garailea. Maria Gomez sailkapen orokorreko buruak eta aurreko bi lasterketen irabazleak bigarren postua eskuratu du eta Ainara Pequeño 3. izan da.
Paul Bereziartua eta Gorka Pagonabarraga gailendu dira bikotekako proban. Tim Meusen eta Iker OLabarria izan dira bigarren eta Aritz Iturribarria eta Jon Sanchez hirugarren.
Gorka Gerrikabeitia Lopezek ere saria eraman du etxera, azken lasterkaria izan baita muga zeharkatzen. Horrez gain, Aiara Taldea onena izan da diziplina kolektiboan.