Bihar -urriak 13- hasiko da ohiko gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina. Horren aurrean, hainbat neurri hartuko dituzte Aiarako anbulatorioko kideek. Zerbitzua arratsaldez ere irekiko dute, 15:30etik 18:00etara, “pazienteak eta gripearen aurkako txertoa hartu behar duten pertsonak ez nahasteko eta elkartzeko”. Bihar Luiaondon egongo dira, eta etzi -urriak 14-, aldiz, Arespalditzan.
Bi arratsalde horietako batean bertaratzeko beharrezkoa izango da aurretik hitzordua eskatzea, 945 39 93 32 telefonora deituta. “SMS bidez hitzordua jaso baduzu, aldiz, hobekien datorkizuna aukera dezakezu”.