Asteburuan jokatu da Ordiziako Erdi Mendi Maratoia. Onditz Iturbe Aiaramendi taldeko korrikalaria izan zen lehena helmugaratzen emakumezkoen artean. 1:57:49 denbora markarekin erdietsi zuen podiuma.
Iturbe ez zen izan, ordea, Aiaramendiko partaide bakarra Ordizian. Izan ere, Igon Mantzizidor eta Xabi Abasolo ere aritu ziren lasterka. Mantzizidorrek zirkuitua osatzeko behar izan zuen denbora 1:45:38 izan zen, eta Abasoloren marka 1:55:11.
Bestalde, Aramotz mendi lasterketara ere hurbildu ziren Aiaramendiko kideak. Emaitza bikainekin itzuli ziren etxera aiaraldearrak. Batetik, Araitz Villak bigarren postua eskuratu zuen (1:44:31 denbora markarekin) eta bestetik, Eztizen Duque hirugarren helmugaratu zen 1:45:32 orduren ostean.
Aiaramendi Korrikalariak taldeak Facebooken zintzilikatu ditu norgehiagokako argazkiak.