A-3641 errepidean istripua gertatu da gaur goizean, 07:40an, hain zuzen. Ertzaintzaren arabera, ordu horretan porlana punpatzeko kamioi bat errepidetik atera da eta landa batean amaitu du, iraulita.
Gidaria harrapatuta geratu da, baina poliziak adierazi duenez, ez da pisuagatik izan, baizik eta ibilgailuaren elementuren batek ez ziolako uzten ateratzen. Ondorioz, Aiarako Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute.
Atera ostean, osasun larrialdi zerbitzuek artatu dute eta erabaki dute Gurutzetako ospitalera eramatea gidaria, zauriak baititu. Horretarako helikopteroa erabili baher izan dute. Hala ere, Ertzaintzak jakinarazi du ez duela konortea galdu.
Polizia kudeatzen ari da trafikoa ibilgailua kendu arte.