Larunbatean jazo zen sutea Opellorako baserri batean eta gaur berriro agertu da. Aiarako Suhiltzaileak bertaratu dira egoera kontrolatzeko eta Ertzaintza, aldiz, trafikoa bideratzeko.
Laudioko parkeko suhiltzaile batek argitu dio Aiaraldea Hedabideari hainbat su-puntu daudela. Alde batetik, hondakinen azpia kea eta sua agertu dira eta habe bat kaltetu dute. Horrez gain, hegal batean ere indarra hartu du suak.
Sugarrak itzali ez ezik, suhiltzaileak hondakinak altxatzen ari dira ezbeharrak saihesteko.