Iaz burutu zen Aiarako Ziklokrosaren lehenengo edizioa Iñaki Isasi Taldeak eta Aiara Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Ekimenaren arrakasta ikusita gogotsu ekin zioten 2020ko edizioa antolatzeari.
Pandemia egoerak, ordea, bete-betean harrapatu du lasterketa. Antolatzaileek aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki dute, ezarritako mugikortasun neurriek ezinezko egiten baitute proba aurrera ateratzeko beharrezkoak diren bolondresak edota ikusleak biltzea. Gainera, lasterketa antolatuta ere, kadete eta junior kategoriak ezingo lirateke lehiatu. Neurri hori marra gorri bat da antolatzaileentzat, ez baitator bat “oinarrizko txirrindularitzarekin” egiten duten apustuarekin.
Hori dela eta 2021era, atzeratu dute Aiarako Ziklokrosaren 2. edizioa. Hurrengo edizioak Euskadiko Txapelketa hartuko du ere.