Aiaraldeko bizilagun bat hil da Tologorrin, konortea galdu eta hipotermia pairatu ostean

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abe. 5a, 19:59
Tologorrin egindako erreskatea. / Ertzaintza UVR

13:55ean jaso du poliziak abisua, baina erreskatea asko zaildu da baldintza meteorologikoen ondorioz. Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, hildakoa eskualdeko bizilaguna da, eta 52 urte zituen. 

Mendizale bat hil da gaur Iturrigorrin, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Mendiaren magalean gertatu da ezbeharra, Aiaran. 13:55ean jaso du poliziak abisua. Zendutako pertsonak konortea galdu, hipotermiaren ondorioz.

Erreskatea asko konplikatu da. Ertzaintzaren helikopteroa ezin izan da tokira bertaratu eguraldi txarra dela-eta. Horrez gain, mendizalearekin zihoan pertsona menditik jaitsi behar izan da abisua ematera, goian ez zuelako estaldurarik, eta bueltan ez du tokia aurkitzerik izan. Haizea, euria eta lainoa zeuden, poliziak erantsi duenez.

Azkenik, Ertzaintzak eta Aiarako suhiltzaileek mendizalea topatu dute, baina pertsonak ez zuen pultsorik dagoeneko. Salmantonera jaitsi dute, eta bertan mediku batek ziurtatu du hil egin dela.

52 urteko aiaraldearra

Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari baieztatu dio hildakoa 52 urte zituela eta eskualdekoa zela. Lagunarekin eta bi txakurrekin joan da mendira. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide