ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Aiararraren eskutik, jostailu andana batu dituzte "Olentzero solidarioa" ekimenean

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abe. 14a, 08:15

"Olentzero solidarioa" ekimena egin dute gaur eguerdian Luiaondon. Herriko umeek euren jostailuak entregatu dizkiote ikazkinari, behar gehien duten haurrei emateko.

Estatikoa izan da aurtengo "Olentzero solidarioa" ekimena. Luiaondoko pista estalian egin dute gaur 12:00etan, eta aulki guztiak bete dituzte aiararrek ia. Arrakasta handia izan du ekintzak, nahiz eta ohiko dinamika moldatu.

Antolatzaileek Aiaraldea Hedabideari azaldu diotenez, orain arte ibiltaria izan da: "Luiaondo inguruko basoetatik ibilbide berezi bat prestatu ohi dugu, eta pertsonaia bereziak agertzen dira zirkuituan barrena haur eta helduen sorpresarako".

COVID-19a dela eta, ordea, herrigunean kokatu behar izan dituzte pasarte guztiak. Hala, haur zein gurasoekin batera mamotxorroak, galtzagorriak, lamiak zein Tartalo izan dira protagonistak. 

Erantsi dutenez, bildutako jostailuak desinfektatu ostean, eskualdeko behardunei emango dizkiete Amurrioko elkarte baten bidez. Aiarako Biltokiak, udalak, eta Etxaurren Ikastolak sustatu dute egitasmoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide