Izoriako gaztandegian aurkeztu dituzte 'Euskal Gaztak' proiektuaren barruko sei gazta berri

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 15a, 07:00

Izorian aurkeztu dituzte sei gazta barietate berriak. / Eusko Jaurlaritza

Arantxa Tapia Ekonomia garapen Sailburua egon da aurkezpenean. 

Izoriako gaztandegian egon ziren atzo Arantxa Tapia Ekonomia Garapen Sailburua eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea, 'Euskal Gaztak' proiektua aurkezten.

Eusko Label ziurtagiria duten ahuntz, ardi eta behi esnearekin egindako sei gazta aurkeztu dituzte, Izorian bertan ekoiztutako bat tartean.

Sei barietate berri horiek Idiazabal Jatorrizko Izendapenak babestutako produktuen eskaintza babestera datoz. Gaztek “etiketa propioa izango dute merkatuan, identifikagarria izan dadin kontsumitzaileentzat”, azaldu zuen Bittor Oroz sailburuordeak.

Arantxa Tapiaren hitzetan, “baserrietako antzinako gaztagintza berreskuratzea eta esne sektorearen lehiakortasuna handitzea” dira ekimenaren xedeak.

Otzara, Izorian egina

Fraisoro, Otzara, Saroi, Latxa Urdina, Txuria eta Auntza dira atzo aurkeztutako sei gazta barietateen izenak. Otzara da Aiaraldeko Izoria gaztandegian ekoiztutakoa. Ardi esnearekin eginiko “formatu txiki eta dotoreko” produktua da, “mendebaldeko amama gaztaginen lekuko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide