Modu horretan, haurrek hiru pertsonaiekin hitz egin ahal izan zuten eta hauek opari txiki batzuk eman zizkieten.
Administrazio Batzordeko kideek nabarmendu dute ekimenak harrera beroa izan duela herritarren artean. “Arratsalde magikoa izan zen. Gainera, pajeetako batek magia eta malabareak egiten zekizkien, eta erakustaldiak egin zituen umeen aurrean”.
Arratsaldeko zazpietan, aldiz, ikuskizun piroteknikoa egon zen, herriko etxe guztietatik ikusi eta entzun ahal izan zena.
Dirua, laguntza sozialetara bideratua
Jai honetarako hasieran gordeta zegoen diruaren zati bat laguntza sozialetara bideratuko da, Administrazio Batzarrak jakinarazi duenez. “Modu horretan, guztion artean egoera zaurgarrienean daudenean lagundu ahalko diegu, garai zail hauetan”.
Argazkiak: Murgako Administrazio Batzarra