Sute bat jazo da gaur goizaldean Luiaondoko baserri batean, 2:10ak aldera.
Etxeko jabeak itzali du sua, baina horretarako leiho bat apurtu behar izan du, eta kristalekin zauritu da.
Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzalita zegoela ziurtatzeko eta Gurutzetako ospitalera eraman dute zauritua, "mozketak zituelako eta kea arnastu duelako".