Arabako Foru Aldundiak sustatutako Puntu Berde mugikorrak hilabeteko maiztasunarekin egingo ditu hondakin bilketak Luiaondon, urtarriletik aurrera. Jasoketak hilabeteko hirugarren astelehenetan egingo dira, 11:00etatik, 13:00etara, Barrena estankoaren ondoko autobus geralekuan.
Batzar administratiboetan ere eskainiko dira Puntu Berde mugikorraren zerbitzuak. Urtean lau bilketa egun egongo dira Aiarako batzar Administratibo bakoitzean. Arabako Foru Aldundiko web orrian kontsultatu daitezke egunak.
Puntu berde mugikorrak etxe partikularretan, saltoki eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzua dira, ohiko edukiontzietara bota ezin daitezkeenak: erabilitako olio eta koipeak, bateriak, pinturak... Zerbitzua osatzen duten ibilgailuek edukiontzi bereziak dituzte hondakin desberdin horiek jasotzeko.