Irisgarritasun Plana eguneratzeari ekin dio Aiarako Udalak, administrazio batzar guztien parte hartzearekin

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 5a, 07:00
Irisgarritasuna hobetzea izango da planaren xedea. / Aiaraldea.eus

2007tik zeraman planak berritu gabe. 11.495 euroko inbertsioa egingo dute guztira. 

Udalerriko Irisgarritasun Plana berritzeari ekin dio Aiarako Udalak. Proiektuaren idazketa esleitu du tokiko erakundeak, 11.495 euroren truke. 

Bertan jasoko dituzte irisgarritasun arloan emandako aurrerapenak eta dauden beharrak. Horretarako beharra zegoela nabarmendu du udalak, mota horretako azken dokumentua 2007koa delako. “Tresna honi esker, oztopo arkitektonikoak kentzeko jarduera-ildo nagusiak eman ahal izango zaizkio udalerriari, bai eta jarduketa berriak 'guztiontzako diseinuaren' irizpidearen arabera egiteko jarraibideak ere”.

Gentza Alamillo alkateak azaldu duenez, dokumentu horrek ahalbidetuko du “altzarien, eraikinen eta zentro publikoen egungo egoera” zein den jakitea. Modu horretan, dauden beharrak identifikatuko dituzte, gero Eusko Jaurlaritzan irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzetara aurkeztu ahal izateko, plan bat izatea funtsezko baldintza baita deialdi horietan. 

Administrazio batzarrekin elkarlanean

Lan hori administrazio batzarrekin elkarlanean egingo dela nabarmendu du gobernuburuak. "Lan hori sakon egitea nahi dugu, eta, horretarako, kontratatutako enpresa Aiarako Administrazio Batzordeetako presidente guztiekin harremanetan jarriko da, dauden behar guztiak bilduko dituen inbentario oso bat diseinatzeko". 23 administrazio batzar ditu guztira Aiarak, Luiaondo da populatueta eta Arepalditza, aldiz, hiriburua. Horregatik, ordezkaritza-organo horiek “funtsezko eginkizuna dute udalerriaren garapenean eta aurrerabidean", alkatearen hitzetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide