Trafiko istripua gertatu da gaur gauean Aiaran, 22:25ak aldera, A-624 errepideko 47,7 kilometroan. Citroen markako auto bat bidetik atera eta irauli egin da. Barruan zioan pertsona zauritu egin da, baina ez da ezbehar larria izan Ertzaintzak jakinarazi duenez. Hala ere, larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute zauritua.
Trafikoa berrezarrita dago dagoeneko, ibilgailua bidetik kanpo geratu delako.