Sutea piztu da gaur goizean Lantenoko etxebizitza batean. Larrialdi zerbitzuek 5:20ak aldera jaso dute abisua.
Hiru lagun zeuden eraikinaren barruan sua piztu den unean baina ez da zauriturik egon, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Arabako Foru Suhiltzaileek jakinarazi dutenaren arabera matxura elektriko batek sortu du sutea, eta kalte material handiak eragin ditu etxebizitzan.
Kalte haundiak etxe batean sute elektrikoa dela eta.
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) February 14, 2021
Fuego en vivienda en Llanteno. Daños materiales importantes pero por suerte sin víctimas. pic.twitter.com/gs5DSjODyo