Aiaramendiko 2 korrikalarik lortu dute Espainiako Kros Txapelketarako txartela

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 20a, 14:16

Araitz Villa Aiaramendi taldeko kidea, Getxoko frogan. / Aiaramendi Korrikalariak

Araitz Villak eta Gontzal Murgoitiok Espainiako txapelketara sailkatzeko modua lortu zuten Getxoko Fadurako Krosean.

Bikain hasi dute denboraldia Aiaramendi taldeko korrikalariek: "Pasa den igandean Fadurako (Getxo) krosean gure korrikalariak diren Araitz Villa eta Gontzal Murgoitio Esparza garaile atera ziren 23 urtetik beherakoen mailan". Durangoko eta Bidezabal taldeko kideak dira bi gazteak, Aiaramendin ere parte hartu arren. Hala, otsailaren 28an Getafen (Espainia) izango dute hurrengo proba, Espainiako Kros Txapelketaren barruan.

Aiaramendik sare sozialetan adierazi duenez, azpimarratzekoa da Murgoitioren lana: "Beste behin ere itzelezko potentziala erakutsi du, 10.000 metroko distantzian, 31:37:00an marka lortuz". Hain zuzen, berea izan zen jardunaldiko denbora markarik onena, "gainontzeko kategorietako korrikalarien aurretik gailenduz". Horrez gain, abenduaren 13an Espainiako trailrunning proba irabazi zuen Ibizan. "Euskadi ordezkatuko duten sailkatuen artean egongo dira, harro sentiaraziz Aiaramendi Korrikalariak talde guztia. Zorterik eta handiena opa dizuegu Getafen izango den txapelketarako", erantsi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide