“Etxe berdeen sarea” osatu nahi du Aiarako Kuadrillak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mar. 23a, 07:00
Urteak daramatza Aiarako Kuadrillak birziklapenaren aldeko kanpainak egiten.

25 familiako sarea osatu nahi dute,  etxeko kudeaketa “arduratsuagoa” sustatzeko. 

Proiektu berri batean murgilduta dago Aiarako Kuadrilla, Vital Fundazioarekin elkarlanean. “25 etxe berdez osatutako sarea ehuntzea” du helburu tokiko erakundeak, “beste kuadrilletako beste etxe batzuekin batera motore gisa jardun dezaten etxe barruko ohiturak hobetzeko bidean”. Arabako beste kuadrillak ere batu dira ekimenera, eta 120 etxe batu nahi dituzte guztira egitasmoan. 

“Eguneroko erabakiek eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginagatik kezkatuta dauden familiak” inplikatu nahi dituzte egitasmoan, “mota ezberdintekoak”.  

Proiektuan parte hartu nahi duten sendiek apirilaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera 945 776 858 telefonoan. Etxeko kudeaketa “arduratsuagoa” sustatuko dute, “uraren eta energiaren etxeko kontsumoaren autokontrola sustatuz, aurrezteko neurriak eta jokabideak sartuz eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduz”. 

Hiru urtez luzatuko da ekimena. Hau da lehen urtean egitea aurreikusi dutena: “parte-hartzaileek beren etxeetan ur eta energia kantitate esanguratsua aurrezteko eta beren hondakinen kudeaketa egokia egiteko erronkari aurre egitea. Amaitzeko, tailer eta jarduera praktikoak egingo dira, proposatutako gaietan sakontzeko eta lanean jarraitzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide