Zuhatzan gertatutako 6 lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 28a, 11:13
Poliziak uste du Araban gertatutako lapurretak argitzeko elementuak dituela. / Aiaraldea.eus

Poliziak adierazi du lapurreta gehiago gertatu direla Araban eta testuinguru horretan jazo direla Aiarakoak. Kasua argitzeko bidea dagoela uste du Ertzaintzak.

Antza denez, hainbat lapurreta gertatu dira Araban azken asteotan eta horien artean, gutxienez, 6 Zuhatzan izan dira, Diario de Noticias de Alavak argitaratu duenez.

Printzipioz, lapurrak 5 etxebizitzetan eta Zuhatzako elizan sartu dira eta metalezko objektuak eraman dituzte, egunkariaren arabera. Hala ere, Ertzaintzak ez du azalpen berezirik eman nahi izan.

Poliziak berretsi du gertakari horiek ez direla isolatuak izan eta Arabako lurraldean jazotako hainbat lapurretekin bat egiten dutela. Zehazki, Ertzaintzak ikerketa ireki du eta espero du froga erabakigarria eskuratu izana aste honetan: ekintzetan baliatutako auto bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide