Ikuskizunek, jolasek eta 'escape room' batek girotuko dute Aste Santua Aiaran

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mar. 30a, 08:00
Jarduera ugari antolatu ditu Aiarako Udalak. / Tor Magoa

Aiarako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu apirila hasieran udalerrian.

"Kultudaberria" izenarekin, Aiarako udalak jarduera sorta antolatu du apirilaren 6 eta 9 bitartean. Adin guztientzako eta era guztietako ekintzak egongo dira herritarren eskura.

Apirilaren 6an emango diote hasiera egitarauari Luiandoko ludotekan egingo duten argi erronkarekin. 10 urtetik gorako gazteentzako ekintza izango da, eta 4-6 laguneko taldeetan norberaren erreflexuak, koordinazioa eta azkar aritzeko gaitasuna frogatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Apirilaren 7an, asteazkena, antzerkia egingo dute Luiandoko frontoian, arratsaldeko 17:30ean: Amona Joseparen istorioak.

Apirilaren 8an mehatxu kimiko bati aurre egiteko aukera izango dute Luiandoko ludotekan antolatuko den escape room-ean parte hartuko duten taldeek. Izen emateen arabera txandaka sartuko dira taldeak. 12 urtetik gorakoek izango dute aukera aritzeko erronkan.

Egitarauari itxiera emateko magia ikuskizuna egingo dute Luiandoko frontoian, 17:30ean. Tor Magoak Untxia txiki emanaldia eskainiko du bertan.

Izen ematea

Apirilaren 6ko argi erronkan eta apirilaren 8ko escape room-ean izena emateko nahikoa izango da 945 39 90 13 telefonora deitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide