Etxaurren Ikastolako jantokia eta sukaldea lekualdatzea proposatu du Aiarako EH Bilduk

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko api. 7a, 06:00
Etxaurren Ikastolako jantokia, artxibo irudi batean.

Aiarako EH Bilduk 23.000 euroko bost zuzenketak aurkeztu dizkie 2021eko udal aurrekontuei.

Bost zuzenketa proposatu ditu EH Bilduren udal taldeak Aiarako 2021eko udal-aurrekontuen proiektuari begira. Etxaurren Ikastolako jantokia eta sukaldea beste toki batera aldatzea da ideia nagusia. Proposamen horrekin, bi azpiegiturek behar dituzten hobekuntzei erantzun eta ikastetxeko espazioa handitzea da EH Bilduren asmoa.

Bestetik, udalerriko herrien arteko bide-sare bat sortzea ere proposatu du koalizio abertzaleak, "bizilagunentzako gune osasungarriak sortzeko eta gaur egun existitzen ez diren turismo-jarduerei lotutako azpiegiturak sortzeko". Horretarako, 5.000 euroko inbertsioa egitea da taldearen proposamena.

Inbertsio berdina mahaigaineratu dute Luiaondon bizikletak garbitzeko gune bat sortzeko, Karmele Poblacón bozeramailearen hitzeta: “beharrezko azpiegitura dela uste dugu, batez ere BBTren zaleak ugaritu egin direlako eta lokatza garbitzeko behar dituztelako”.

Bestetik, udalerriko garraio publikoko gune nagusia den Luiaondoko tren geltokia egokitzeko premia azpimarratu du EH Bilduk. Nerbioiko Parke Lineala erabiltzen duten herritarrek ere baliatzen dute geltoki hori. Horregatik, komun publiko bat atontzetik hastea proposatu du talde abertzaleak.

Kultur jarduerak gauzatzeko inbertsioa

Azkenik, 3.000 euroko diru partida bat gordetzeko beharra azaldu du talde politikoak, kultur jarduerak antolatzeko helburuarekin.

EH Bilduk aurkeztutako bost zuzenketek 23.000 euroko inbertsioa ekarriko lukete guztira. Diru partida hori erabiltzen ez diren bestelako partida batzuetako sosekin osatzea eskatu dute: "Gaztelekuaren proiektu amaigabetik, inoiz gastatzen ez diren administrazio-batzarrentzako zerbitzuetatik, orain itxita dagoen turismo-bulegoa mantentzetik edo korporazioarentzat erreserbatutako garraio-dietetatik".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide