Atzo egin zuten 'Ilara dantzak' ikasteko azken 'master class'-a, Arespalditzako pista estalian. Aurreko asteko saioan bezala, dozena bat bizilagun bertaratu zen saioaz gozatzera.
Lerro paraleloak osatuta dantza egiten ikasi zuten bertaratutakoek; hau da, COVID-19aren aurkako segurtasun distantziak mantenduta.
Jaien ordezko ekintzak
Udalak jaien ordez antolatu duen ekintzetako bat izan da dantza ikastaroa, baina ez bakarra. Igandean XL San Prudentzio Saria jokatuko da Arespalditzan. Kadeteen txirrindularitza txapelketa izango da eta Euskadiko Txapelketaren barruan jokatuko da. Apirilaren 28an, aldiz, haurrentzako tailerra egingo dira Luiaondon, Arespalditzan, Izorian eta Lantenon. Aiarako Emakumeen Biltokiak, bere aldetik, argazki erakusketa ibiltaria prestatu du.
Hemen ikusi daitezke datozen egunetarako programatutako jarduera guztiak.