Podium bikoitza lortu zuen Aiara Txirrindularitza Elkarteak asteburuan

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 13a, 08:20
Talde onena izan zen aiararra./ A. T. E.

Grupo Eleyco Valle de Arana lasterketan Tami Navarro 3. izan zen eta taldea 1. sailkatu zen.

Larunbatean Aiara Txirrindularitza Elkarteak Grupo Eleyco Valle de Arana proban parte hartu zuen. Lasterketa gorabeheratsua izan zuten, baina emaitzekin oso pozik bukatu zuten. Izan ere, podium bikoitza eskuratu zuten aiararrek. Alde batetik, talde onena osatu zuten -bere 11 kideek amaitu zuten ibilbidea-. Bestetik, Tami Navarro txirrindulariak 3. postua lortu zuen.

Edonola ere, ez zen erronka erraza izan. Iñigo Uriak eta Oier Colmenerok erorketak izan zituzten, baita arazo mekanikoak ere. Guztira, Hego Euskal Herriko 26 talde aritu ziren, 151 txirrindulari.

Hala ere, aiararrek protagonismo handia izan zuten. Bi itzulik osatzen zuten ibilbidea eta lehenengoan Jon Conejerok ihesaldia egin zuen eta bakarrik lideratu zuen sailkapena ia buelta osoan. Gero Tami Navarrok ekin zion ihesaldiari, eta Iturrietako gainera heldu baino apur bat lehenago harrapatu zuen tropelak.

Dena den, Navarrok 3. zeharkatu zuen helmuga. Jon Conejero 9. izan zen eta Hodei Muñoz 16. sartu zen. Kirol elkarteko arduradunen hitzetan emaitzak taldeak duen maila altuaren erakusle dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide