ATAXIA TELANGIECTASIA

Izaskun Bengoa, Aiaraldea Sound System edota Izaskun del Cerro batu dira Spiderabelen azken elkartasun erronkara

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 19a, 09:30
Iaz egindako erronkaren irudia. / Aiaraldea.eus

Abel Fernandez (Spiderabel) eta Alberto Valles kirolariek astebeteko erronka egingo dute, ataxia telangiectasia gaixotasunaren ikerketarako dirua eskuratzeko. Guiness errekorra gainditzen saiatuko da Valles eta Spiderabelek 4 maratoi eta 3 maratoi erdi egingo ditu.

Ibaguen kirolguneak elkartasun erronka handia hartuko du maiatzaren 21etik 28ra. Izan ere, Alberto Valles txirrundularia Guiness marka hausten saiatuko da 7 eguneko 'non-stop' txirrindularitzaren esparruan. Hitzorduaren antolatzailea Abel Fernandez (Spiderabel) da eta berak ere egun horietan 4 maratoi eta 3 maratoi erdi egiteko saiakera egingo du.

Ahalegin horien helburua da dirua lortzea ataxia telangiectasia gaitzaren ikerketarako, AEFAT elkartearentzat, hain zuzen. Ekarpenak egiteko aukera dago migranodearena.org webgunean.

Edonola ere, erronkan eskualdeko hainbat norbanakok, taldek eta elkartek parte hartuko dute, astebeteko egitaraua bete baitute. Tarte horretan txosna zerbitzua egongo da, elkartasun txartelak salduko dira eta marrazkien lehiaketa egongo da. Egitasmoan parte hartuko dutenen artean daude Izaskun Bengoa, Izaskun del Cerro, Aiaraldea Sound System, Amurrioko Txirrundulari Elkartea...

Hemen dago egitarau osoa:

Maiatzaren 21ean, ostirala:

  • 17:00 // Txirrindula proba eta lehen maratoia hasiko dira. Adarren soinuak irekiko du ekitaldia
  • 19:00 // Aiaraldea Sound System

Maiatzaren 22an, larunbata:

  • 11:00 // Ginkana Amurrioko eta Aiarako txirrindula elkarteekin
  • 12:00-14:00 // Musika, Kilometrokantu kantu
  • 12:00 // Motor klasikoen erakusketa
  • 12:30 // Aizkolarien erakustaldia
  • 17:00 // 42 kilometroko maratoia
  • 17:00 // Izaskun Bengoaren Nordic Walk topaketa
  • 19:00 // Zumba saioa Izaskun del Cerrorekin

Maiatzaren 23an, igandea:

  • 11:00 // Abelen maratoi erdia, 21 kilometro
  • 12:00 // Barañano likoreen dastatzea eta auto klasikoen erakusketa
  • 13:00 // Igel txapelketa eta DJ Carlyle
  • 14:00 // Folk musika
  • 17:00 // Ricar Shou magoaren ikuskizuna
  • 17:30 //Zuriñe Urretaren Yoga dinamiko eta Zumba Strog saioak
  • 19:00 // Amurrio Batukada

Maiatzaren 24an, astelehena:

  • 17:00 // Maratoi erdia, 21 kilometro
  • 18:00 // Manolo Hidalgoren kirol erakustaldia

Maiatzaren 25ean, asteartea:

  • 17:00 // Maratoia
  • 18:00 // Laudio Atletismo Taldearen entrenamendua

Maiatzaren 26an, asteazkena:

  • 17:00 // Maratoi erdia, 21 kilometro
  • 18:00 // Errugby entrenamendua
  • 19:00 // Maratoia Amurrio Patin Klubarekin

Maiatzaren 27an, osteguna:

  • 17:00 // Maratoia, 42 kilometro.

Maiatzaren 28an, ostirala:

  • 14:00 // Maratoi erdia, 21 kilometro
  • 17:00 // Probaren amaiera eta bukaera jaia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide