Aiarako Udalak antolatutako Udako Jolas Txokoetan izena emateko epea zabalik egongo da datorren ekainaren 14ra arte. 2009 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako jarduerak dira hauek, eta bi hamabostalditan banatuko dira: uztailaren 5etik 16ra eta 19tik 30era. Goizez burutuko dira ekintzak, 10:00etatik 13:30etara, eta Arespalditzan zein Luiaondon burutuko dira.
Izen ematea
Interesa duen orok Aiarako Udaleko web atarian (www. aiarakoudala.eus) aurkituko du izen emate orria. Behin orria beteta udal bulegoetan entregatu beharko da. Aiaran erroldatutako haurrek lehentasuna izango dute.
"Udalak udalerriko gazteak animatu nahi ditu udako joko-txokoen esparruan antolatu diren jardueretan izena eman eta gozatzera" adierazi du Gantza Alamillo Aiarako alkateak.