500 txirrindularik parte hartuko dute Aiara BTT proban

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 18a, 09:55
Pandemiaren hasi zenetik egiten den lehen Aiara BTT izango da uztailekoa. / Aiara Team

Garrantzitsua izango da uztailaren 3an Aiaran jokatuko den mendi bizikletako proba, Euskadiko Txapelketa bertan erabakiko baita.

Jadanik ez dago Aiara BTT lasterketan parte hartzeko lekurik. Hori jakinarazi zion atzo Nagore Portillo Aiara Teameko kideak Aiaraldea Hedabideari. Guztira, zeuden 500 plazak bete dituzte eta itxaron zerrendan zeuden kirolariekin hasi dira harremanetan jartzen.

Uztailaren 3an egingo den lasterketa garrantzi handikoa izango da. Klub askok uko egin diotenez lasterketa antolatzeari, Aiaran erabakiko dira Arabako eta Euskadiko txapeldunak, Elite, Sub-23, Master 30, Master 40/50/60 eta emakumezkoen kategorien artean. 

Garaipena lortu nahi dutenek 60 kilometroko eta 2 kilometroko desnibeleko ibilbidea bete beharko dute: 

Horrez gain, 30 kilometroko ibilaldia egongo da lehiatzeko asmorik ez dutenentzat. 

Proba bakarra egutegian

Esan bezala, egingo den lasterketa bakarra denez Araban zein EAEn, jende ugarik eman du izena eta asko dortsala jantzi gabe geratuko dira. Izan ere, pandemiaren ondorioz, prebentzio neurriak egongo dira eta parte-hartzaile kopurua mugatu behar izan dute.

Aiara Teamek jakinarazi du mendi txirrindula federazioarekin lan handia egin behar izan dutela arauak betetzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide