18 urte azpiko Euskadiko Selekzioarekin hautatua izan ostean, asteburu arrakastatsua izan du Mikel Arberas aiararrak Avilesen. Hiri horretan lehiatu da Espainiako Estatuko erkidegoen arteko errugbi txapelketa eta EAEko jokalariak domina eskuratzetik gertu geratu dira.
Izan ere, 4. postua eskuratu du EAEko taldeak eta partida bakarra galdu du Kataluniaren kontra. Ordea, Irla Balearren kontra 22-17 irabazi dute, Gaztela eta Leonen aurka 32-12 geratu dira eta Asturias 52-5 menperatu dute.
Arberas Aiaraldean hasi zen jokatzen, Nerbioi Errugbi taldean, eta gero Gernika RTn aritu zen urtebetez. Azken urtean Universitario Bilbao Rugby klubean militatu du.