Koplak, musika eta lagunarteko giroa Luiaondoko frontoian

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 23a, 18:37
'Altxa kopla hori!' saioa Artziniegako frontoian, 2017. urtean. / Arabako Bertsozale Elkartea

'Altxa kopla hori! ekimenak Luiaondoko frontoia bisitatuko dut datorren uztailaren 2an. Lau bertsolari eta bi musikari  bertaratuko dira arratsaldea girotzera.

Arabako Bertsozale Elkarteak abiatutako Altxa kopla hori! ekimenak emanaldia eskainiko du datorren uztailaren 2an Luiaondoko frontoian, 20:00etan.

Lau bertsolari arituko dira koplaka, Nahiara Eizagirre eta Unai Mendibil musikariek sortutako doinuen gainean: Paula Amilburu, Manu Bendala, Aitor Najera eta Felipe Zelaieta. Gai jartzaile lanak Uxue Diaz de Ceriok egingo ditu.

2017an antolatu zuten lehen aldiz Altxa kopla hori! egitasmoa. "Kopla doinuetan oinarrituta, kalean, musikaz lagunduta eta lagun arteko formatuan" egiten dira saioak. Lehenengo urte hartan Arabako 8 herritan egin ziren emanaldiak, baita koplak sortzeko tailerrak ere. 2019 udaberrian berriro heldu zioten egitasmoari eta, ia bi urteko geldialdiaren ostean, itzuli dira kopla doinuak Arabako plazetara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide