Mendizale bat hil da Añes inguruan, bihotzekoak jota

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 26a, 12:27

Añes inguruan gertatu da ezbeharra. / Aiaraldea.eus

Goizaldeko 3:30ak aldera gertatu da ezbeharra Gorobel mendilerroan, Añesetik gertu. Mendizalea Bilbotik Friasera (Burgos) zihoan mendi ibilaldi antolatu batean ari zen parte hartzen.

Mendizale batek bizia galdu du gaur goizean Bilbotik Friasera (Burgos) antolatutako mendi-ibilaldi batean parte hartzen ari zela.

48 urteko Mungiako bizilaguna ondoezik aurkitzen zen eta bere kideek larrialdi-zerbitzuak deitu dituzte. Azken hauek iritsi direnerako, ordea, bihotzekoak jota hil da mendizalea. Suspertzeko ahaleginek ez dute lortu kirolariaren bizia salbatzea.

Marcha de los puentes 87 kilometroko ibilbidea ari ziren osatzen Bilbo eta Frias artean, eta 18 orduko iraupena izango zuela aurreikusten zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide