Istripua gertatu zen atzo 22:15ak aldera A-625 errepidean, Laudio eta Amurrio artean. Lekukoek jakinarazi dutenez, furgoneta batek eta auto batek aurrez aurre egin dute talka, eta pertsona bat larriki zauritu da. Suhiltzaileak ere bertaratu dira egoera bideratzera.
Larrialdi zerbitzuek azaldu dute zauritua Laudiokoa dela eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zutela atzo. Furgonetan zeuden beste bi lagunak ez ziren eskualdekoak.
Errepidea moztuta egon zen Laudioko norantzan, eta auto ilara handiak sortu ziren. Aiarako Suhiltzaileek ordu eta laurden behar izan zuten lana bukatzeko, ezbeharraren tokia utzi baino lehen.
Bi ibilgailuren arteko istripua. Aurrez aurreko talka. Pertsona bat zauritua. pic.twitter.com/U8OKTZrHeR
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) July 30, 2021