Bi proiektu aurkeztuko ditu Aiarako Udalak Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Planera. Alde batetik, Luiaondoko pista estalia itxiko dute, eta estalitako espazioa handituko dute. Itxidurak jarriko dituzte estalkiaren goiko partean, azpian 3 metro libre uzteko. Horrez gain, markesina bat ere jarriko dute, ikusleak babesteko eguraldi txarra egiten duenean. 175 metro karratuko zabalera izango du azpiegitura horrek, 35 metroko luzera eta 5 metroko hegala. 268.185 euro baliatuko dituzte proiektu hori egiteko. Horrez gain, espaloia berrituko dute, euri-urak jasotzeko sistema ezarrita.

Bestetik, Etxaurren Ikastolako leihoak aldatuko dituzte, eraginkortasun energetikoa hobetzeari begira. Modu horretan emango diote jarraipena eskolan abiatutako obrei, 230.000 euro baliatuta.