Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak Arabako Lurralde Historikoan sakabanatutako 10 ondasun zaharberrituko ditu, eta horretarako 54.000 euroko inbertsioaz baliatuko da horretarako. Izan ere, aurreko urtearekin aldean, bikoiztu egin da esku hartzeen kopurua. Ana del Val, Kultura eta Kirol Saila zuzentzen duen foru diputatuak, dioenez, “argiro erakusten du sailak gure kultura ondarea kontserbatzeko eta zaharberritzeko konpromisoa, batez ere, krisitik irteteko eta suspertzen hasteko une honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa baita horren alde egiten jarraitzea”.
Zaharberrituko diren 10 elementuen artean Lantenoko Eskoletako bi arbel historiko aurkitzen dira. Gaur egun oraindik kontserbatzen dira bertan klarionaz marrazten ziren bi arbela karratu zaharrak, egurrezko marko batez inguratuta daudenak. Guztira inbertitutako dirutik, 3.184,72 euro erabiliko dira esku hartze horretarako.
Bestalde, aipatzekoak dira zaharberrituko diren gainontzeko ondasunak: Urarteko gurutzea, Opakuako gurutzadura, José López de Torre margolariari egotzitako “Kristoren bataioa” margolana, Zurbanoko administrazio batzarraren 1551ko betearazpen agindu bati dagokion pergamino baten 34 folio, Arroiabeko harrizko gurutzadura, Lekorako iturriaren aurrealdeko elementu artistikoak, Foronda Antezanako administrazio batzarraren artxibo-funtsa, Eltziegoko elizako kasulla bat, estola bat, dalmatika bat eta bi lepoko, eta Araiako Txarberren “Titulurik gabea” izeneko margolana.