Ibaguen futbol zelaian jarriko da abian Aiarako ibilbide desberdinak ezagutzeko Nordic Walking jardunaldia. Hitzordua 10:00etatik 12:00etara izango da, eta hastapen tailerra izango da, makilen bultzadarekin ibiltzen ikasteko tailerra, 10 pertsonentzako.
Ipar martxa zabaltzea da antolatzaileen helburua, osasunerako gauza on asko dituelako. Gainera, ekintza honi jarraipena emateko bi txango gehiago antolatzen ari dira. Izaskun Bengoa antolatzaileak hala zaldu du: “enpresa sortu dut eta proposamena luzatu diet Aiaraldeko udalei. Ekintza ideia interesgarria iruditu zaie. Helburua ez da ibilbide zehatz bat egitea, baizik eta leku batean nik transmititu ahal dudan Ipar martxaren informazio guztia jasotzea. Bi ordu horien ondoren asko ikasiko dute parte hartzaileek, eta gero euren kabuz praktikatu egin beharko dute, teknika praktikarekin lortzen baita”.
Jardueran parte hartu nahi izatekotan, 5 euroko prezio ordaindu beharko da. Izena emateko bi aukera daude:
· Herritarren atariaren bidez (egoitza elektronikoa).
· www.aiarakoudala.eus webgunean aurki daitekeen inskripzio-orriaren bidez.
Jendeak ez ditu makilak eraman behar. Tailerra ezer ez dakitenei zuzenduta dago, hasieratik ikasteko. “Materialaz hitz egiten hasiko naiz, eta gero teknika eta praktikarekin jarraituko dut”, adierazi du Bengoak.
Epea abuztuaren 23an ireki zen, eta irailaren 7an itxiko da. Epez kanpoko inskripzioak ez dira onartuko, izena emateko ordena errespetatuko da, eta erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Plazak mugatuak dira.