Hona hemen Aiarako Udalak 2021-2022 ikasturterako antolatutako ikastaroak:
Trikitixa (8 urtetik gorakoak) eta panderoa (6 urtetik gorakoak), altzarien zaharberritzea, mantentze gimnasia, pilateak, zumba, online dantzak, yoga, pilateak (Arespalditza), irristaketa (Arespalditza), ingeles ludikoa, taekwondoa, orratz-lanak, gimnasia hipopresiboa eta GAP.
Izena emateko 3 modu daude:
- Herritarren atariaren bidez.
- Ikastaroen formularioaren bidez.
- Izen-emate orriaren bidez.
Bide horiek guztiak udalaren webgunean daude: www.aiarakoudala.eus. Epea irailaren 1etik 14ra egongo da irekita, eta ez da epez kanpoko inskripziorik onartuko. Izen ematearen ordena errespetatuko da, eta erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Halaber, langabezia txartela edo ikasle txartela aurkeztu daiteke beherapenak jaso ahal izateko.
Ikastaro bakoitzaren ordutegiari eta prezioari buruzko informazioa hurrengo orrietan dago ikusgai:

