Euskal Herriko 10 txakur eta Bartzelona, Mallorca eta Castellondik etorritako beste hiru txakur norgehiagokan aritu ziren Oñatiko Santa Luzia zelaian egindako Nazioarteko Artzain Txakur lehiaketaren 61. edizioan. Euskal Herrian antolatzen den artzain txakur txapelketa zaharrenetarikoa da Oñatikoa.
Txapela Aiaraldera
Asier Bolibar Olabezarreko artzainak eta Kobi txakurrak eskuratu zuten txapela, guztira 334 puntu lortuta. Artzainak eta txakurrak 169 punturekin sailkatu ziren lehenengo proban.
Fidel Alonso artzain aretarra ere aritu zen norgehiagokan, Bat txakurrarekin batera. Zazpigarren postua lortu zuen, 151 punturekin.
Argazkiak: Josu Zabala eta EHATE