ARGAZKI GALERIA

Eneko Llanos eta Enara Oronoz garaile Aiarako Mendi Duatloian

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urr. 11a, 12:21

Aiarako Mendi Duatloiko 9. edizioa ospatu zen larunbatean Arespalditzan. Guztira 100 kirolari baino gehiagok hartu zuten parte Iñaki Isasi taldeak antolatutako kirol proban.

Ehundik gora kirolari elkartu ziren larunbatean Arespalditzan, Aiarako Mendi Duatloiko 9. edizioan lehiatzeko. Eguraldia lagun eta zaleen babesarekin batera, giro ona nagusitu zen Aiaran.

Eneko Llanos Nurguera izan zen kirolaririk azkarrena, ordubete eta hemeretzi minututan osatu zuen zirkuitua. Atzetik, estu jarraitu zion Iñaki Isasik. Aiararrak 14 segundo beranduago gurutzatu zuen helmuga.

Orain arte Isasi izan da lasterketaren garaile nagusia, eta Eneko Llanosen ibilbidea aintzat hartu beharra dago ulertzeko probak hartu duen maila. Izan ere, Llanos birritan egon da Joko Olinpikoetan eta Munduko zein Europako domina ugari eskuratu ditu triatloi kirolari moduan.

Josu Urrestarazu izan zen hirugarren, 1:21 denborarekin. Emakumezkoen sailkapenean Ciclos Yurrebaso taldeko Enara Oronoz izan zen azkarrena, ibilbidea 1:39ko denboran osatu zuen. Hemen kontsultatu daiteke sailkapena.

Errelebokako sailkapenean Iñaki Carrok eta Koldo Etxebarriak osatutako bikotea igo zen podiumeko lehen postura. Guztira 23 bikotek hartu zuten parte lasterketan. Esteka honetan kontsultatu daiteke sailkapena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide